2025eko Nafarroako Komikiaren Aretoa

2025/10/31

Irailaren 24an, Marrazketa Mintegiak antolatua, Arte Eszenikoko Batxilergo 1. mailako zein Sormen ikasgaiko 4. DBHko ikasleak Iruñeko Kondestable Jauregira hurbildu ziren Nafarroako Komikiaren XVI aretora. 

Bertan, azokaren harira antolatutako erakusketa ikustea izan zuten helburu. Gure ikasleek, zenbait komikigileren lanak eta prozesuak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten.