15/10/2026

Ikasturte honetan ere Alaitz BHI-n kirola eta giro ona uztartu nahi ditugu eta horregatik atsedenaldiko txapelketak martxan jarriko ditugu berriro.

Lehen txanda honetan aukeratutako kirolak futbola eta boleibola izango dira. Gogoratu taldeak mistoak izan behar direla eta partiduak aukera paregabea direla mugitzeko, lagunekin ondo pasatzeko eta institutuko giroa alaitzeko.

Animatu, osatu zuen taldea eta eman izena!