Ikasturte hasiera

2025/06/19

AURKEZPENAK
Ostegunean, irailaren 4an, 10:00etik 12:30era (mailaka). Ikasleak egokitu zaien ikasgelara joanen dira zuzenean. Zerrendak eta planoak kanpoan jarrita egongo dira.
● DBH 1. : Bi orduko saioa izanen da 10:00etatik 12:00etara.
● DBH 2. : 10:15etatik -11:15etara
● DBH 3. : 10:30etatik -11:30etara
● DBH 4. : 10:45etatik -11:45etara
● BATXILERGOA 1. : 11:00etatik-12:00etara
● BATXILERGOA 2. : 11:30etatik-12:30etara


ESKOLA HASIERA
Ostirala, irailak 5, goizeko 8:15etan


ESKOLA ORDUTEGIA ETA TESTULIBURUAK
DBHko Ikasle guztien ordutegi orokorra 8:15etatik 14:15etara da. Batxilergoko ikasleen ordutegia astelehenetik ostegunera 15:10 artean amaitzen da.

Ikastetxeko webgunean, Testu liburuak 2025-2026 ikasturteko liburuen zerrenda duzue. Gogora ezazue guraso elkarteak batxilergoan bigarren eskuko zerbitzu bat duela: Liburu azoka