Kurtso hasiera

2026/07/02

IKASTURTEAREN HASIERA: IRAILAK 4, OSTIRALA

AURKEZPENAK:
Ostiralean, irailaren 4an, 10:00etatik - 12:30era (mailaka).
Ikasleak egokitu zaien ikasgelara joanen dira zuzenean. Zerrendak ikastetxe sarrerako atean jarrita egongo dira. Eskolako lehen egun horretan, ikastetxean harrera egingo zaie ikasleei. Tutoreek egutegiaren, ordutegiaren, ikasgaien eta hautazkoen berri emango dute, eta sor daitezkeen zalantza guztiak argituko dituzte
● DBH 1 : 10:00etatik 12:00etara.
● DBH 2 : 10:15etatik-11:15etara
● DBH 3: 10:30etatik-11:30etara
● DBH 4 : 10:45etatik-11:45etara
● BATXILERGOA 1 : 11:00etatik-12:00etara
● BATXILERGOA 2 : 11:30etatik-12:30etara

ESKOLA HASIERA: IRAILAK 7, ASTELEHENA (goizeko 08:15etan)
ESKOLA ORDUTEGIA ETA TESTULIBURUAK
DBHko ikasle guztien ordutegi orokorra 8:15etatik 14:15etara da.
Batxilergoko ikasleen ordutegia astelehenetik ostegunera 8:15-15:10 izango da
Ikastetxeko webgunean, 2026-2027 ikasturteko liburuen zerrenda duzue